jueves, 30 de noviembre de 2017

EUSKARAREN EGUNA/ Día del Euskara

Mezu honen bitartez, jakinarazten dizuegu Euskararen eguna ospatuko dugula, abenduaren 3an (igandea), Ikastolako jolastokian. Euskara –eta, oro har, Euskal Kultura– Ikastolaren ardatz estrategikoetako bat izanik, familion konpromisoa indartu eta ikusgai egin nahi dugu ekitaldi honekin.

Egun horretan, 11:00etatik 13:00etara, hainbat jarduera izango dira txikientzat zein handientzat: Euskal Dantzak, Disko-festa, Gymkhanak... Aukera ezin hobea izango dugu euskaraz ondo pasatzeko.

Anima zaitezte!!! Parte hartzeko asmoa baduzue, eman izena estekan: oso lagungarria da guretzat jakitea gutxi gorabehera zenbatek hartuko duzuen parte, ekitaldia ahalik eta modurik egokienean antolatzeko. Mila esker!

----------------------------------------------------

Estimadas familias:

A través de este mensaje os informamos de que el día 3 de diciembre (domingo) se celebrará el día del Euskara, en el patio de la Ikastola. Siendo el Euskara y la Cultura Vasca uno de los ejes estratégicos de la Ikastola, consideramos importante refrendar y hacer visible este compromiso por parte de las familias.

La fiesta comenzará a las 11:00 de la mañana y terminará a las 13:00. Habrá actividades para el disfrute de los niños y las niñas de todas las edades: Euskal dantzak, Disko-festa, Gymkhanas... Será una oportunidad inmejorable para pasarlo bien en euskara.

¡Animaos a participar! Os agradeceríamos confirmarais vuestra asistencia en el siguiente enlace: será de gran ayuda saber cuántos de vosotros participaréis en la fiesta, para poder organizarla de la mejor manera posible.



No hay comentarios:

Publicar un comentario