lunes, 13 de febrero de 2017

ABAO TXIKI/BOST AXOLA BEMOLA

Ikuskizun liriko oso dinamiko eta dibertigarria lau abeslari, bi aktore eta piano batekin; hala, bertatik bertara esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izango dute operako aria eta duo famatuenetarikoak ezagutzearekin batera, eta gainera, harremanetan sartuko dira antzerkiko bizitzarekin eta bertan lan egiten dutenekin. Bego Andreak, antzokiko garbitzaileen buruak, operaren sekretuak erakutsiko ditu bere umore bitxiaz, pertsonaia xelebre talde batek lagunduta.
Euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin
Musika: Mozart, Wagner, Rossini, Bizet, Offenbach, Auber eta Donizetti
Eszena-zuzendaria: Enrique Viana
Produkzioa: ABAO- OLBE eta Arriaga Antzokia
Iraupena: 60 min.
Familiarteko saioak: martxoak 18 (18:00) martxoak  19 (12:00 eta 18:00)
8 urtetik aurrera

Sarrerak: 15 urtetik beherakoak, 11€; 15 urtetik gorakoak, 16€


No hay comentarios:

Publicar un comentario